Aste Santuko egunetan ordutegi bereziak izango udal zerbitzuetan

26.03.13
Erakundea

Aste Santuak atseden hartzeko jai egunak ekarriko dizkigunez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) iragarri duenez kiroldegia zabalik egongo da ordutegi murritzagoan. Xehetasun guztiak beraien webgunean.

Udal liburutegiaren ordutegi berezia

Udal liburutegia zabalik egongo da hastear gauden Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia nolabait murritzagoa izango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, ostegunetik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzuetan. Hau da, goizez 11etatik 14:00ra eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Apirilaren 2tik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.

Udaletxeko bulegoak, Abiapuntuk, Lobianok eta Emakumearen Topaguneak bost egunak itxiko dituzte

Bestalde, udaletxeko bulegoak –Diru-bilketa, Alor Teknikoa eta Abiapuntu barne-, Lobiano eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean, biak barne. Apirilaren 2ko martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegietara bueltatuko dira. Udalaren kasuan, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean, eta Emakumearen Topagunea, goizez 9:30 tik 13:30ra eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara bitartean.

Udaltzaingoan tokatzen zaionari ez ezik ez da jairik egongo eta txandaka normaltasunez lan egingo dute, segurtasuna bermatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da