Gidaririk gabeko kamioiak Urtia industrialdeko hegaletik jausi eta Ermua eta Mallabia arteko BI-3302 errepidea itxi du

26.03.13
Hiritarren Segurtasuna

Gidaririk gabeko kamioiak Urtia industrialdeko hegal batetik jausi da gaur goizean eta Ermua eta Mallabia lotzen dituen BI-3302 errepidea itxi du, Hiritarren Segurtasunerako udal alorreko bozemaileak aditzera eman duenez. Gertakizunean ez da inor zauriturik gertatu. Kamioia Ermua eta Mallabia lortzen dituen BI-3302 errepidearen errei batera iritsi artean ez da gelditu, eta bi norabideetan itxi behar izan da errepidea bi ordu eta erdiz, kamioia erretiratu bitartean. Ertzaintza eta Udaltzaingoko agenteek trafikoa industrialdearen barruko bideetatik desbideratu dute, garabi handi batek kamioia altxatu eta erretiratzeko eta libratzeko behar izan denboran.

Goizeko hamarrak eta laurden inguru gertatutako ezbehar honetan ez da inor zauriturik gertatu, kamioilaria ez baitzegoen bolantearen aurrean, kabinan. Kamioia bere kabuz mugitzen hastearen arrazoiak ez dira oraindik ezagutzen, ikerketa oraindik zabalik baitago. Gertakizuna Araiztegi enbalajeak enpresaren parean gertatu da. Ikerketa eta diligentziak Ertzaintzak hartu ditu gain.

Jarraian, bertan lanean izan diren Udaltzaingo agente eta lankideek ateratako argazki sorta uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen