Udaberriko irakurketak
Ermuko Udal Liburuategiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
Udaberrian ze berri? izenburupean adinka antolatutako titutuak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko titutuak eskeintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak, Bigarren atalal Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Badugu atal berezi bat ere, bertan pantaila handira eraman diren komikiak batzen dira.
Gidako materia guztial Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du.
Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskeintzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.