Imagen
Yuzz Ermuko ekintzen artean, apirilan beste bi jardunaldiak izango ditugu Izarra Centreren ekintzaileei zuzenduta
04.04.13
Ekonomi Sustapena
Yuzz Ermua programaren baitan hilero hainbat aditu etortzen zaizkigu gurera zeinahi sektoreko baina batez ere oinarri teknologikoa duten enpresak abian jartzearen inguruan eman beharreko pausoei buruz beren ezagutza eta esperientziaren berri ematera. Yuzz Banesto Fundazioak bultzatutako programa da. Martxoan Izarra Centren egiten ditugun hitzaldi eta bilera horiek irekiak izango dira nahi duten pertsona ororentzat.
- Apirilaren 8an, astelehena, 18:00etatik 20:00etara, Maribel Martínez, "Liderar: inspirar y transformar".
- Yuzz Ermuko programan kokatutako jardunaldi honetan, Maribel Martínez-ek, hasiera baten, komentatuko du Izarra Centre-ko auditoriumean bere experientzia errendimendu-handiko kirolan. Maribelek Barcelona 92 ko jokuetan Olimpiko txapeldun taldean parte hartu zuen. Ekintzaile guztiekin arrakastaren ezaugarria den usktekabe bat partekatuko du, eta jarraian, sei urteetan martxan jarri zituen baliokin iradokitzea nahi du. Bigarren zatian, ekintzaileen taldeei erronka egiteko tresna baliagarri batzuekin entrenatuko dute buruzagi gisa. Errendimendu handiko taldeak izateko ere beraien beharren diagnosisa egiteko aholku batzuk emango dizkie ekintzaileei.
- Apirilaren 22an, astelehena, 18:00etatik 20:00etara, Mathieu Carenzo, "Desde la idea de negocio hasta el crecimiento ... como financiar una iniciativa emprendedora".
- ¿Ze ezaugarri izan behar ditu ekintzaile proiektu batek inbertitzaile batentzako erakargarria izateko? Jardunaldi honetan finantziazioa aurkitzeko oinarrizko ezaugarriei buruz hitz egingo da. Honen aparte, inbertitzaile baten aurrean enpresari proiektua aurkezteko momentuan zeintzu diren oinarrizko alderdiaei buruz ere hitz egingo da.
Interesdunek bi aukera dituzte izena emateko eta parte hartzeko: e-posta bidez nizaguirre@udalermua.net gutunontzira idatziz eta 943179151 edo 943177159 telefonoetara deituz.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat