Errotabarriko jubenilak estatuko eskubaloi txapelketarako sailkatzen saiatuko asteburuan

05.04.13
Kirolak

Errotabarri elkarteko eta jubenil mailako taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzen saiatuko da asteburu honetan bertan. Euskadiko Txapelketaren azken fasea ostiraletik igandera bitartean jokatuko den ligaxka eta partiduetan Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Fase finala Euskadiko Ligan dabiltzan eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Ermuko Errotabarriko taldeaz gain, kukullaga Etxebarri, Sanlo Elgoibar eta Aiala Zarautz taldeek osatzen dute. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu eta neurtu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako kanporaketan honetan emaitza ona lortzeko benetako aukera izan dezakeelako. Orain lau urte elkarteko kadeteek sailkapena lortu zuten bezala. Izan ere, txapelketa Ermutik gertu jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Ermutik Elgoibarrera 14 kilometro besterik ez baitaude. Hori horrela, elkartea Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak ikustera joan daitezen. Partidak esan bezala ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira.

  • 1ngo jardunaldia - 2013/04/05 (Ostirala)
    Ordutegia Partida Arbitroak
    18:15 h Kukullaga Etxebarri - Aiala Zarautz Carlos Javier Gude eta Mirian Rodrígues
    20:00 h Lauko Elgoibar - Ermuko Errotabarri Juan José Gude eta Luis Alberto García
  • 2. jardunaldia - 2013/04/06 (Larunbata)
    Ordutegia Partida Arbitroak
    16:00 h Aiala Zarautz - Ermuko Errotabarri Eder Gómez eta Iñaki Lanero
    17:45 h Kukullaga Etxebarri - Lauko Elgoibar Alfonso Bustelo eta Julián Nogera
  • 3. jardunaldia - 2013/04/07 (Igandea)
    Ordutegia Partida Arbitroak
    10:15 h Ermuko Errotabarri - Kukullaga Etxebarri José María Braz eta Mikel Fog
    12:00 h Lauko Elgoibar - Aiala Zarautz Jonathan Aceituno eta Sergio Fernández



Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da