Apirileko 'Gure Agenda' euskaraz gozatu ditzakegun jarduera guztien eskaintza biltzen du
Udal Euskara sailak ezagutzera eman du hasi berri dugun hilabetean euskaraz bizi eta gozatu ahal izango dugun jardueren bilduma. Apirileko ‘Gure Agenda’, jardueraz lepo dator, eskaintza zabala baita. Bildumen jasotzen denez, zabalik dago Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren barne olerki eta narratiba motzeko lanak aurkezteko epea. Halaber, hainbat ikastaro izanen dugu ikasten eta gozatzen jarraitzeko: Berbalagun ekimenak eskainiko dituenak, KZgunearenak, UKEk, Alboka Musika Eskolak eta Txindurri dantza taldeak eskainiko dituztenak. Orrialdean asteburu honetan Euskal Jaia izanen dugula jasotzen da herriko euskaltegiek laster hasiko dituzten ikastaroen berri ere ematen da, baita ere, liburutegiko bularretik mintzora ekimenarena, Topagunearen ‘irakurri, gozatu eta oparitu’ ekimena, Ermua Kantuan edo Txikiteokide kalejira ahaztu gabe.
Aukeraz abala, anitza eta guztion gustuak asetzeko modukoa, gutxi balitz dena ona eta gainera euskara hutsean. Aprobetxa itzazu!
Apirileko ‘Gure agenda’ pdf formatuan ikusteko, saka lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin