Mintzapraktika taldeentzako ordu eskaintza gehitu egin da
Udal Liburutegiak UPV/EHU eta Auzopolis - Denboraren Bakuarekin elkarlanean antolatutako ingeleseko mintzapraktika taldeentzako ordu eskaintza gehitu egin da. Astearteetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara Liburutegian bilduko den taldeaz gain, beste bi talde eskaintzen dira: ostiral arratsaldeetan, bat 17:15etik 18:30era eta beste bat 18:30etik 20:00etara.
Talde berri hauetan parte hartzeko interesatuek apirilaren 14a arte, igandea, izena emateko epea jakin behar dute. Izen-ematea Liburutegian bertan, 943179212 telefonora deituz edo e-postaz biblioteca@dualermua.net.
Interesatu baino plaza gehiago izatekotan zozketa bat egingo da, non Ermuan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango duten. Apirilaren 15ean, astelehena, behin-betiko zerrendak argitaratuko dira wegunean eta Liburutegiko iragarki taulan.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"