Hamazortzi kirolarik azterketa medikoak egingo bere egoera fisikoa zein den jakiteko

11.04.13
Kirolak

Herriko hamazortzi kirolarik doako azterketa medikoak egingo dituzte beren egoera fisikoa zein den eta sasoian dauden edo ez jakiteko apirilaren 16ra bitartean. Azterketa horiek Bizkaiko Foru Aldundiari esker egingo dira, erakundeak unitate mugikor berezi bat ekartzen ari baita horretarako atzotik. Azterketak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiaren aurrean egiten dira, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten 18 urtetik gorako ohiko kirolariei edota amateurrei. Azterketak atzokoan hasi ziren eta apirilaren 16ko asteartera bitartean egingo dira, goizeko 9 eta erdietatik laurak laurden gutxitara bitartean.



Ekimenaren nondik-norakoak

  • Nori zuzendua: Udalen kirol instalazioak erabili ohi eta 18 urte baino gehiago dituzten kirolzale amateurrak.
  • Aldez aurreko izen-ematea.
  • Lekuak zozketa bidez esleitu dira.
  • Kirolarien gehienezko kopurua: 18 pertsona.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne