Abian dira Eskualdeko Enplegu Planaren trebakuntza ikastaro espezializatuak

12.04.13
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko udalen Eskualdeko 1ngo Enplegu Planaren baitan emango diren trebakuntza ikastaro espezializatuak abian dira. Astelehenean hasi zen Andoid 4 eta HTML 5 lenguaietan programatzen ikasteko taldearena. Langabezi egoeran dauden hamalau pertsona ditugu taldean, kideetatik hamaika gizonezkoak dira eta beste hiruak emakumeak. Gehienak ermuarrak dira eta Mallabiko biztanle bat ere badago. Ikastaroak duen helburua esku gailuetan –esku telefono azkarretan eta tabletetan- erabiltzen diren sistema eragileetan aplikazioak egitea eta web orri berriak diseinatzea. Ikastaroa 65 ordukoa izango da eta trebakuntza astelehenetik ostiralera jarraitzen dute goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartean

Zuntz-optikoko instalatzaile aurreratuak trebatzeko, aldiz, asteazkenean eratu eta eskolak ematen hasi zen. Taldean hamabi kide daude, hamar gizonezkoak dira eta beste biak emakumezkoak. Ikasle bat Mallabiko biztanle da eta gainerako guztiak ermuarrak. Azkenik, esan behar, mendekotasun egoeran dauden pertsonei zerbitzuak eskaintzeko ikastaroa datorren asteko astelehenean hasiko da. Ikasto guztiak Trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko Izarra Zentroan gauzatuko dira.

Ikastaroak Ermua eta Mallabiko udalen Eskualdeko 1ngo eta 2013ko urteko Enplegu Planaren baitan kokatzen dira. Ikastarook Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek, finantzatzen ditu, horretarako 130.300 euro esleitu baititu garapen ekonomikorako eta tokiko esparruan enplegua sortzeko proiektuak susta ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik