Ekintzailearen idea berria nola finantzatu eta Canvas izeneko ereduari hurbilpena Izarra Centren

17.04.13
Ekonomi Sustapena

Atten2 enpresak, Advance Monitoring Technologies izenekoak, online optiko sentsoreak garatzen eta saltzen ditu. Izarra Centreren kokatuta dago eta eredua ezagutzen eta horretaz baliatu denez gero, tresna aurkeztuko digu. Canvas ereduak negozioaren ezaugarri garrantzitsuak garatzeko balio du, Negozio eredu baten klabe diren ekintzak egituratzeko erabiltzen da eta proposamen berritzailea merkatuan negozio izateko balio du Canvas ereduak. Atend2-k erabili du tresna hau eta interesgarritzat jotzen du: proiektua garatzeko, negozio ereduari balio eransteko eta beste erakunde eta enpresen aurrean aurkezteko balio izan baitie ereduak. Bihar 15,30etan Izarra Centren beren esperientzia eta ikuspuntua emango digute.

Datorren astelehean ,apirilaren 22an. bigarren saio bat edukiko dugu. Mathieu Carenzo IESEko Ekintzaileen Zentroko zuzendari exekutiboa gurekin izango da Izarra Centren. Negozioaren ideiatik hasita horren hazkuntzara arteko artezketa, ideia berritzailea nola nola finantzatu. Ideia inbertsore bati nola aurkeztu eta aurkezpen horrek eduki beharreko ezaugarriak azalduko dizkigu, inbertitzailearentzat proiektua erakargarria izan dadin.Azken batean, proiektua nola aurkeztu finantziazioa eskuratu ahal izateko. Astelehenean, arratsaldeko 6etatik 20etara bitartean Izarra Centreko Auditoriumean. Hitzaldi hauek YUZZ programaren baitan daude. Yuzz teknologian oinarritutzen diren ideia lehiaketa da eta Banesto Fundazioak bultzatzen du.

Izen-emateak egiteko nizaguirre@udalermua.net edo deitu 943177159 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik