Udal Kirol Erakundeak 2012ko urtealdi ekonomikoa positiboan itxi du

18.04.13
Kirolak

Udal Erakunde Autonomiadunaren Zuzendaritza Batzordeak 2012 urtealdi ekonomikoaren Kontu Orokorra aho batez onartu du, talde politiko guztien aldeko botoaz

Ermuko Udal Kirol Erakundeak 2012. urtealdi ekonomikoan izandako aurrekontuaren emaitza positiboa izan da, 183.468,06 eurorekin itxi baitu. Horrela jasotzen da Udal Erakunde Autonomiadunaren Gerenteak idatzitako aurrekontu-kitapenaren txostenean, zeina erakundearen Presidenteorde eta kirol zinegotzi den Miguel Ledesmak, Zuzendaritza Batzordearen aurrean aurkeztu zuen, apirilaren 10en egindako bileran.

Aipatu bileran, 2012ko aurrekontu-kitapenaren berri eman zien presidenteordeak gainerako udal taldeei. Urte amaieran, altxortegi-gerakinak ere saldo positiboa erakusten du, 258.188,04 eurokoa, hain zuzen ere.

Presidenteorde eta kirol zinegotziaren esanetan “datuak oso positiboak dira eta egindako lanaren adierazle dira, oreka ekonomiko eta finantzarioa mantentzea ahalbidetu dutelako, 2013ko erronkei baikortasunez aurre egin ahal izateko”. Nolanahi ere, Ledesmak “zorroztasun ekonomikoa eta zurruntasuna” mantendu beharko direla adierazi zuen.

Presidenteordeak UKEren aurrekontua modu eraginkorrean kudeatu dela azpimarratu zuen, “kudeaketa zorrotza, gastu neurtua eta errealitatetik hurbilekotzat” joz, “horregatik zerbitzuen murrizketarik egin ez eta horiek hobetu egin direla, legeak aurrekontuetan egonkortasuna ziurtatzeko ezarri dizkigun mugak beteaz”.

Diru-sarrerei dagokionez, kitatutako eskubideak 1.668.829,39 euro izan dira, aurreko urtealdian baino 108.984,91 euro gehiago, hau da, behin-betiko aurrekontuan aurreikusitakoa baino %6,99. Gastuen atalean, aldiz, aitorturiko betebeharrak 1,548.553,67 euro izan dira, aurrekoan baino 66.780,44 euro gehiago;portzentajean %4,51 igoeraz.

Diru-sarrera eta gastuen arteko kenketatik ateratzen da urtealdian 120.275,72 euroren emaitza izan dela. Kopuru hori doitu egin da, Altxortegian zeuden gerakinekin beste 63.192,64 euro finantzatu baitziren. Horiek horrela, 2012 urtealdi ekonomiko emaitza zehatza 183.468,06 euro positibo izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da