Ermua Mugi! norbanakoari egokituriko doako aholkularitza
Udal Kirol zinegotzigoak zerbitzu berri bat eskaintzen dizkigu oro har herritarroi eta, bereziki, kirola egin edo fisikoki gure egoera hobetu nahi dugun guztioi. Zerbitzu berri hori jarri zaion izena Ermua Mugi! da, zeinaren egiteko nagusia jarduera fisiko eta kirolaren inguruko aholkularitza ematea izango den. Ermua Mugi! Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaturiko teknikariak zuzendu eta atendituko du, zeinak egun Dietetika eta Nutrizioan Masterra egiten ari den.
Zerbitzuaren berri ematen ari gara aste honetan.
Atzokoan Emakumearen Topagunean aurkeztu zen, arratsaldeko 6etan eginiko berariazko ekitaldian. Aurkezle eta hizlaria Zuriñe Rico izan zen, zerbitzuaren arduraduna.
Bihar goizean bigarren aurkezpen ekitaldi bat egingo da, Izarra Centre eraikinaren auditoriumean goizeko 11etatik aurrera.
Aurkezpenean parte hartu eta hizlari izango dira:
- Javier Serra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko kirol medikua.
- Xanti Pérez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko kirol teknikaria.
- Antton García, Ermuko UKEko kirol koordinaziorako teknikaria.
Ermua Mugi! Kirol eta jarduera fisikoan norbanakoari egokitutako aholkularitza doan eskainiko digu nahi dugun ermuarroi. Zerbitzuaren helburu nagusiak informazioa ematea, heztea eta pertsonoi bizitza modu osasungarrien inguruan aholkuak ematea, jarduera fisikoa eta kirolaren praktika erregularrak eta elikatzeko ohitura osasungarriak lor ditzagun.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da