Ingeles eta frantsesezko mintzapraktika taldeak

22.04.13
Udal Liburutegia

Aurreko astean Ermuko Udal Liburutegiak martxan jarritako ingeles eta frantsesezko mintzapraktika taldeetako plaza guztiak beteta daude. 80 pertsonek hartuko dute parte (64 ingelesez eta 16 frantsesez) eta beste batzuk itxaron zerrendan daude.

UPV/EHU eta Auzopolis (Denbora Bankua)ren laguntzaz antolatutako ekimen honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskeintzea da. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki, izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.

Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek dinamizatzen ditu,, zeinek mitza-praktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, beste hizkuntza batean hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Ingeleseko talde bat, astearteetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era biltzen da Liburutegian bertan, eta beste biak ostiraletan Lobianon, bat 17:15etik 18:30era eta beste bat 18:30etik 20:00etara. Frantseseko taldea, ostiraletan Liburutegian biltzen da, 19:00etatik 20:30era.

Nahiz eta plaza guztiak beteta egon, interesatuek izena eman dezakete Liburutegian itxaron zerrendarako edo hizkuntza hauetan antolatuko diren ekimen berrien informazioa jasotzeko.

Ekimen hau Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikusentzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.

Argazki-sorta bistaratzea

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.