Kartel eta txartelak larrialdietarako eta atentzio telefono zenbakiak ezagutzera emateko
Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko xedez, Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako udal Protokoloa dugu Ermuan orain urte betetik, non elkarlanean ari dira Osakidetza, Ertzaintza, eta udalaren hainbat zerbitzuk.
Emakume eta gizonen arteko Berdintasun udal sailak aipatu erakundeen arteko koordinazioa sustatzen du, horrelako egoeratan dauden emakumeei arreta hobea eskaintzeko asmoz. Horretarako eta eraginkorrak izateko udalerrian ditugun baliabideei buruzko informazio gaurkotua eta horietara ditugun sarbide moduak eskaintzea nahitaezkoa da.
Aurreko paragrafoan esandakoaren harira informazioa eman eta hori zabaltzeko lehenengo jarduera abian jarri dugu, arreta baliabideetako telefono zenbakidun txartel eta kartelak inprimatuz eta banatuz: larrialdi kasuetan erabili ditzakegun doako telefonoak, eguneko 24 orduetan atenditurik dauden zerbitzuenak; Udaltzaingoaren eta –berariazko arretarako eta laguntza emateko Emakumearen Topagunean kokatuta daudenen telefono eta faxeko zenbakiak jasoz.
Inprimatu dituzten hiru mila txartel eta 50 kartel banatzen hasi dira, horiek batez ere herriko Osasun Zentroan, Mendaroko Ospitalean, Udaltzaingoaren, Emakumearen Topagunearen eta Gizarte Ongizate saileko bulegoetan eta Eibarko Ertzain-etxean zintzilikatuko dira, indarkeri matxistaren biktima diren emakumeek leku eta bulego horietara joaten direlako, behinik behin.
Aukera Berdintasun sailak deia egin die aipatu egoeratan dauden herriko emakumeei edo aholkularitza behar dutenei zerbitzu horietara joan eta erabil ditzaten, bertan atentzio integral, profesional eta espezializatua emango baitiete.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan