Jarduera anitz Liburuaren Nazioarteko Egunean

23.04.13
Udal Liburutegia

UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko.

Gure liburutegiak data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du, herriko liburudendetan deskontuak eskeintzen edo maileguko zerbitzue erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen. Gainera, Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko 2012ko María Moliner Kanpainan aipamen berezia jaso du eta, honen ondorioz, haur eta gazteentzako 180 alez osatutako liburu sorta jasoko du.

Deskontu bereziak liburu-dendetan

Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.

Irakurlearen Eguna

Hileko 23an Liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea da, eta Liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei saritzea. Bere artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira eta beren argazkia liburutegiko webgunean argitaratzen dira.

Topaketak idazleekin

Asteazken honetan Eskolabarriko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak Aitor Arana idazlearekin bilduko dira Haur Liburutegian Erregina bahitua (Ibaizabal, 2000) liburuaz berba egiteko. Idazle hau ere arratsaldez bilduko da Anaitasuna Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko ikasleekin Lagun berezi bat (Ibaizabal, 2007) liburua hitz egin ondoren. Urteroko topaketa literario hauek Liburutegiak eskoletako koordinazioarekin, eta Ibaizabal Argitaletxeko laguntzaz antolatzen ditu.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Egun berdinean, hasiera emango zaio euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen ''Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari.

''El Quijote'' obraren etengabeko irakurketa San Pelayo ikastetxean

San Pelayo ikastetxean ''El Quijote'' obraren etengabeko irakurketa eginen dute gaurko egunean. Goizeko bederatzietan hasi da irakurketa eta arratsaldeko 5ak arte Miguel de Cervantesen obra ospatsua irakurtzen emango dute. Irakurle izaten ari dira herriko hainbat gizarte eragile, ordezkari, Guraso elkarteko kide, ikasle eta irakasleak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.