XVIII. M. Bahamontes lasterketa zikloturista igandean korrituko
‘Martin Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamazortzigarren edizioa igandean jokatuko. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’eta lan horretan Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioaren laguntza izan dute. Antolatzaileek Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babes ekonomiko jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 19ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko Zubiaurre kalean egongo dira.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Adi, zeren aurten karrerak aldeketak izango ditu ibilbideetan. Ibilbide nagusiak 130,3 kilometroko luzera izanik du eta horretan lau mendi gain egongo dira igotzeko, bi 3. mailakoak, bat sailkapenik gabe eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta arinagoa izango da, 996 kilometroko luzera izanik –aurrekoetan baino 7 kilometro motzagoa- eta bi mendi gain izango baititu, sailkapneik gabeko bat eta lehenengo kategoriako bestea.
Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxearen webgunean egin ahal izango dira maiatzaren 16ra bitartean, Agirre Kirolak (Tfnoa 943 17 52 02) eta Sferico (Tfnoa 943 030 688) kirol denda laguntzaileetan, edo karrera hasi aurreko ordu bete lehenagora arte. Izen-ematea 15 euro dira federatuentzat eta 25 euro federazioaren lizentzia ez duten kirolarientzat. Prezio horietan 3 eurotako deskontua izango dute 16ª baino lehen inkribatzen direnek. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Segurtasun arau batzuk ditu lasterketak eta horiek bete beharko dira; erantzukizuna pertsona bakoitzarena izango delarik. Lasterketa bukatzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke