Euskal liburu eta diskoen aurtengo azoka prest

03.05.13
Euskara

Euskal Liburu eta disko azoka Ermuan hastear dago. Ostegunean zabalduko ditugu Orbe Kardinalaren plazan jarrita egongo diren hamaika postuak. Postuotan merkatuan ditugun azken nobedadeak ezagutu eta erosteko aukera paregabea izanen dugularik, herrian bertan inora joan barik. Azoka zabalik egonen da lanegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era bitartean eta asteburuan, berriz, orduerdi beranduago zabalduko ditu ateak eta itxiko baita ere, hau da,11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Lehen egunean hitzordu egin dute herriko ikastetxeetako ikasleak, eurentzako beren berez prestatutako jolas baten bidez, liburuen artean murgilduko dira eta gure kulturaren zati inportante eta emankor hau ezagutuko dute. Sallabente, Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eskola eta IES Ongarai DBHko ikasleak bertaratuko dira.

Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan Iñaki Carretero ipuin kontalaria gurekin izango da eta ume txikiei saioa eskainiko die plazan. Antolatzaileen asmoa azoka zabalik dagoen bitartean literaturaren inguruko ikuskizunak eta tailerrak eskaintzea ere bada, hori dela eta, Euskal Emakume idazleei buruzko erakusketa ikusgai izango da eta irakurketa guneak jarriko dira, non liburutegiko postuan maileguan hartutako liburuak irakur litezke. Era berean, egunero zozketa egingo da eta liburuak oparituko. Larunbatean, goizeko 12:00etan ume txikientzako tailerrak eskainiko dira eta igandean berriz, bertso emanaldia. Horretan Beñat Ugartetxea, Julen Zelaieta eta Mikel Arrillaga hartuko dute parte 13:00etatik aurrera.

Euskal Liburu eta disko azokak merkatuan dagoen eskaintza herritarren artean zabaltzeaz gain, egileekin solasean ego eta hartu-emana lantzea ere nahi du. Ildo horretatik, behin azoka postuak itxi eta gero egitarauko ekintzak aurrera jarraituko hurrengo astean zehar ere garatuko dira. Maiatzaren 15ean, Lobiano Kulturgunera Gatibu taldeko Alex Sardui hurbilduko da eta musika munduan izan dituen bizipenak kontatuko ditu, bertaratuek aukera izango dute berarekin solasean aritzeko eta hainbat kanta era akustikoan entzuteko. 19:00etan da hitzordua. Ekitaldia interesgarria izateaz gain, doan denez, ermuar eta musika zale guztiek gonbidaturik gaude.

Egitarauari amaiera emateko,urtero legez, Ezekiel Etxebarria saria emango da maiatzaren 16an. Sari hau liburutegiko irakurleek ematen dute, urtean euskaraz gehien irakurritako liburuari ematen baitzaio saria. Aurten Katixa Agirreren "Sua falta zaigu" liburua izan da gehien irakurritakoa eta sariduna eta ostegun horretan gurekin izango da liburuaren egilea, Katixa Agirre. Ekitaldia haur liburutegian izango dugu 19:30etan eta Katixa liburuaren inguruko zertzeladak komentatuko ditu. Hurbiltzen diren irakurleek idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik