Viena+20 Emakumeen Eskubideen Auzitegia 2013, hitzaldia
‘Mugarik Gabe’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak “Emakumeen Eskubideen Auzitegia ,Viena +20” izeneko ekimenari buruzko informazioa emango du, zeina Bilbon ospatuko den datorren ekaineko 7 eta 8an. Hitzaldia maiatzaren 9ko ostegunean egingo da, Emakumearen Topalekuan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Hitzaldiari jarri zaion titulua “Viena +20, “Emakumeen Eskubideen Auzitegia da. Hizlaria ‘Mugarik’ Gabe GKEeko kidea izango da, Euskal Herria 2013 Emakumeen Eskubideen Auzitegia bultzatzen duten talde eta elkarteetako bat.
Hitzaldia doan da eta nahi duen guztiarentzat librea. Horregatik, Aukera Berdintasunerako udal sailak berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurka dagoen honetan parte hartzera eta horren berri jasotzera dei egin eta animatzen gaitu, guztioi. Mugarik Gabe erakundearen esanetan “indarkeria matxista munduko giza eskubideen urraketa nagusiena da. Giza eskubideak emakumeen eskubideak dira ere. Horregatik beren leloa “entzun, pentsatu eta ekin!” da.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan