2013rako Aurrekontu-proiektua ehun bat herritarren aurrean aurkeztu da herriko Antzokian
Gobernu taldeak 2013rako Aurrekontu-proiektua ehun bat herritarren aurrean aurkeztu zuen bart iluntzean herriko Antzokian egindako ekitaldi informatiboan. Proiektu horretan jasotakoaren arabera Ermuak aurten 18,6 milioitako udal aurrekontua izango du. Ekitaldian PSE-PSOE (6 kide 7tik, 1 kale), PP (4), EAJ (2) eta Ezker Anitza-IU (1) udal talde politikoen hartu zuten parte. Bildu (3) taldea ez zen Antzokiko eszenatokira egon, nahiz eta jeneartean jarrita egon zen Jesus Mari Sarasua zinegotzia. Ekitaldiare irudian zuzenean eskaini genituen webgune korporatiboan eta horiek internet eta streaming bidez jarraitu zituzten 57 internautek. Udalak aurrekontuen berri helarazteko herritarrei 16 orrialdeko liburuxka elebiduna bat argitaratu du -8 orri hizkuntza bakoitzeko-, non kudeaketa ekonomiko eta finantzariari, diru-sarrera eta gastuei buruzko informazio eta kopuru xehatua ematen duen partidako. Liburuxka hori herriko etxeetara banatuko da gaur eta biharko tartean.
Ekitaldiko grabazioa, lagungarri gisa erabilitako aurkezpena eta liburuxka webgune korporatibo honetan uzten dizkizuegu oso osorik. Udalbatzak Aurrekontua hasierako izaeraz onartuko du maiatzaren 22ko asteazkenean, Antzokian bertan egingo duen ezohiko Osokoaren Bilkuran. Ordura arteko hamabost egunetan Aurrekontu proiektua jendaurrera emango da ezagutua izan dadin. Ekainetik aurrera, Udalbatzak, gizarte eragileak eta nahi duten herritarrak metodologia eta lan egiteko ildoak finkatuko dituzte, partaidetzan oinarrituriko Aurrekontuak prestatu eta adosteko 2014 urtealdirako. Hori guztia udala eta honen kudeaketa gardenagoa izan dadin eta ermuarron partaidetza bultzatzeko, herritarrok udalaren kudeaketaz informaturik egon gaitezen eta gure iritzia zuzenki ematerik izan dezagun helburuarekin.
98 pertsona hurbildu ziren Antzokira, 2013ko Aurrekontu proiektua aurkezteko ekitaldira
Alkateak ekitaldia ireki zuen, maiatzaren 22ko Osoko Bilkuran onartuko diren Aurrekontuak aurkeztuz. Carlos Totorikak aditzera eman zuenez “2013ko Aurrekontuen proiektua europar eta espainiar ekonomiak mugitzen diren mundu ekonomia orokorraren egoeragatik baldintzatua dago, zeinak Espainia eta Euskadiko aktibitatearen eta lanpostuen galera azkarra izan duen ondorio eta Ermuko Udala ez dago horretatik kanpo”.
Aurrerago, azpimarratu zuen ekonomiaren atzera-egiteak eragin nabari izanen dutela herri administrazioen ahalmen ekonomiko eta finantzarioan eta 2013an administrazio publikoen diru-sarrerak oraindik gehiago murriztuko dira eta Udalkutxa fondotik aurrerakin gisa jasotakoaren zati bat bueltatu egin beharko dugu, 2008az gerotik ia urtero egin bezala”.
Horren harira eta egoeraren ingurutik jarraiki, alkateak azaldu zuen “Espainiako Gobernuak aurrekontuen egonkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko xedez 2012ko uztailean ezarri zituen neurriek ere, guregan eragin zuzena dutela toki-administrazio garen aldetik. Horren ildotik, egun altxortegian ditugun diru soberakinak zorra kitatzeko erabili behar ditugu derrigorrez. Langileen kudeaketa ere ukitua dugu, langile kopurua handitzeko muga ezartzen baitigu. Defizitari dagokionez toki-administrazioentzat 2013ko urte honetan jarri zaigun helburua zero da”.
Ermua ez dago aurkako testuinguru ekonomiko eta sozialetik at. “Gastua murrizteko, ekonomi orokorra berpizteko xedez zorpetze publikoa kontrolatzeko, diru-sarreren murrizketa dela-eta finantzatan oreka mantentzeko zailtasunari lehentasunak aldatzeko beharra batzen zaio. Orain artean lehentasunak hiri ekipamenduko zerbitzuetan, asistentzia, hezkuntza, kultura, osasun eta kirol alorretan jarrita izan baititugu. Orain aldiz, egoera aldakorrei eta ekonomi eta gizarte testuinguru berriari egokitu beharrean gaude, enplegu eta jarduera ekonomikoak lagundu, garatu eta sustatu beharra dugularik, porrot ekonomikoa izateko arrisku larria duten familiak atenditzeko beharra ahantzi gabe”.
Ermuak 2013 urtean 18,6 milioi euroko Aurrekontua izango du, maiatzaren 22an hasierako izaeraz onartuko dena
Testuinguru negatibo honetan, alkateak azpimarratu zuen “Udalaren gastu finantzarioak azken hamalau urteetan murriztu izana, murrizketari esker egungo beharrei garantiaz aurre egitea posible dugularik, Udalaren kaudimena eta Ermuaren etorkizuna hipotekatu gabe”.
2013rako aurrekontu-proiektuan jasotakoaren arabera Ermuak 18.618.441,18 euro izango ditu, iaz baino %1,9 gutxiago. Alkateak aurrekontuaren aspektu behinenak azaldu zituen, finantzazio bideak, zertan gastatzen eta inbertitzen duen erakundeak eta, azken batean, zertara bideratzen diren baliabideak.
Carlos Totorikak nabarmendu zuenez “Aurrekontuan aurreikusitako jardueren helburua giza eta ekonomi jarduerak sustatu, garatu eta laguntzea dela ekoizpen sistema eta enplegua zuzenean edo zeharka bultzatu dezaten Ermuan eta inguruko eremuan, enpresentzat herri erakargarri egiteko eta merkatari eta enplegu aukerak sortzeko. Herriko ehun ekonomikoa lehiakorrago izan dadin eta alor berritzaile eta ekintzaileei babesa ematea Ermuko ekonomia dibertsifikatu ahal izateko. Langabezian daudenei lana bila dezaten laguntzea, norberari egokitutako jarraipen eta ekintzen bidez, langileek enplegua bilatzeko aukera gehiago izan dezaten trebatzea”.
Lecumberri alkateorde eta gobernukideak Gizarte Ongizate alorreko aurrekontua eta helburuak azaldu zituen
Fernando Lecumberri alkateorde eta gobernukideak porrot arriskuan dauden familiei laguntzeko planei lehentasuna emateko, pobreziari aurre egiteko, prestazio sozialak mantentzeko eta ahulenei laguntzeko helburuak betetzeko xedez 2013ko aurrekontuan aurreikusitako ekintza zehatzak ezagutarazi zituen. Horrekin guztiarekin gizarteratzea erraztu eta enplegua pizteko politikei lagun nahi zaiolarik”.
Carlos Totorikak hitza berriz hartu eta aurkezpena bukatu zuen Aurrekontu proiektuan jasotako jarduera zehatz, definitu eta errealistak errepasatuz, guztiak ere, “ermuarron bizi kalitatea bermatzeko xedea dutenak, kalitatezko zerbitzu publikoak mantenduz, ekonomia pizteko politikak gauzatuz, etorkizuneko Ermua eraikitzeko helburua duen inbertsioa sustatuz, zuntz-optikoko sarea bukatuz, hirigintzaren eraldaketa eta garapen jasangarrirako neurriak gauzatuz, Ermuko etorkizuna egonkortuko duten inbertsioen bitartez; zorroztasun ekonomikoko eta aurrekontuaren egonkortasun politikari eutsiz”.
2013ko Aurrekontu proiektua aurkezteko ekitaldia bertaratutakoen interbentzioaz bukatu zen. Antzokira 98 bat pertsona hurbildu ziren eta nahi izan zutenek galderak, iradokizuna, proposamen eta hausnarketak egin zituzten idatziz nahiz hitzez, kasuan kasu.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena