Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketaren sailkapenerako txartela Ermuan jokatuko asteburuan

09.05.13
Kirolak

Ermua neska kadeteen estatuko eskubaloi txapelketaren sailkapenerako egoitza da

Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketarako sailkapena – ‘d’ sektorea deritzana Ermuan jokatuko asteburuan. Federazioak hirugarren urtez jarraian gure herria eta udal kiroldegia aukeratu ditu sailkapen fase horren egoitza. Partidak ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, bina partida izango dira eguneko. Sailkapen fasean parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: H. Sant Quirze (Katalunyako 3.a), BM Lizarreria (Nafarroako 1ngo), C.B BMLC (Kanari irletako 2.)) eta, noski, Ermuko Errotabarri (Euskadiko 3.a). Asteburu honetan, aukera berri bat izango dute eta iazko parte hartzea eta berdindu eta sailkatzeko. Ermuarron babes osoa izango dute, zalantzarik ez! Errotabarrik Kirol Zinegotzigoaren babes eta diru-laguntza jaso du, horrek sailkapen fasearen gastu guztiak gain hartuko baititu.

Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak maiatzaren amaieran jokatuko dira oraindik zehazteke dauden herri eta instalazioan. Asteburuan kadeteen D sektoreko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Maiatzak 10, ostirala
    • 18:00etan: BM Lizarreira – H. Sant Quirze
    • 20:00etan: Ermuko Errotabarri – C.B. Tenerife
  • Maiatzak 11, larunbata
    • 17:00etan: BM Lizarreira - C.B. Tenerife
    • 19:00etan: H. Sant Quirze - Ermuko Errotabarri
  • Maiatzak 12, igandea
    • 10:00etan: C.B. Tenerife - H. Sant Quirze
    • 12:00etan: Ermuko Errotabarri - BM Lizarreira

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da