Asteñehenean zabalduko da aurre-izenematea, opor garaian udalekuetan ederto ibiltzeko

09.05.13
Euskara

San Juanak heltzeaz batera, Ermuko Udalak bi aste iraungo duten udaleku irekiei hasiera emango die. Udalekuak Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea du helburu. Horretarako, egitarau erakargarria osatu da, Antxitxiketan taldearen lankidetzaz. Hamar egunetan zehar, jolasak, txangoak, bisitak eta kanpo-egonaldiak egingo dituzte ekainaren 24tik eta uztailaren 5era bitartean.

Edizio berri honetan eskainiko den plaza kopurua 165koa da, 55 plaza multzoko. Plaza kopurua nahiko ez balitz, zozketa egin eta behin betiko zerrendak eta itxaron zerrenda osatuko lirateke.

Interesatuek astelehenean hasi eta maiatzaren 23ra arte zabalik egongo den aurre-inskripzioa egin beharko dute Abiapuntuko bulegoetan, 8:00etatik 15:00era bitartean, horretarako dagokion eskabidea bete eta aipatutako bulegoetan aurkeztu beharra dago. Behin aurre-inskripzioa amaitu eta gero, Web honetan behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta gurasoek bost eguneko epea izango dute dagozkion tasak Euskara Sailean ordaindu eta behin-betiko inskripzioa egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko