Euskal Liburu eta disko azokaren XXi. edizioa ardatz izango Ermuko asteburuan
Euskal Liburu eta disko azoka ardatz izango Ermuko asteburuan. Liburu, letra eta abestiek herriko kultura hezurmamituko dute igandera bitartean. Orbe Kardinalaren plazan zabalik ditugu aurtengo azokak ekarri dizkigun hamaika postuak. Postuotan merkatuan ditugun azken nobedadeak ezagutu eta erosteko aukera paregabea izanen dugularik, beste inora joan barik, herrian bertan. Azoka zabalik egonen da gaurkoan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era bitartean eta larunbat eta igandean, berriz, orduerdi beranduago zabalduko ditu ateak eta itxiko baita ere, hau da,11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Herriko ikastetxeetako ikasleek lehenengo egunetik pasatzen ari dira, eurentzako beren berez prestatutako jolas baten bidez, liburuen artean murgilduko dira eta gure kulturaren zati inportante eta emankor hau ezagutzeko xedez. Sallabente, Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eskola eta IES Ongarai DBHko ikasleak pasako direla hitza eman dute.
Gaur arratsaldeko 18:00etan Iñaki Carretero ipuin kontalaria gurekin izango da eta ume txikiei saioa eskainiko die plazan. Antolatzaileen asmoa azoka zabalik dagoen bitartean literaturaren inguruko ikuskizunak eta tailerrak eskaintzea ere bada, hori dela eta, Euskal Emakume idazleei buruzko erakusketa ikusgai izango da eta irakurketa guneak jarriko dira, non liburutegiko postuan maileguan hartutako liburuak irakur litezke. Era berean, egunero zozketa egingo da eta liburuak oparituko. Larunbatean, goizeko 12:00etan ume txikientzako tailerrak eskainiko dira eta igandean berriz, bertso emanaldia. Horretan Beñat Ugartetxea, Julen Zelaieta eta Mikel Arrillaga hartuko dute parte 13:00etatik aurrera.
Euskal Liburu eta disko azokak merkatuan dagoen eskaintza herritarren artean zabaltzeaz gain, egileekin solasean ego eta hartu-emana lantzea ere nahi du. Ildo horretatik, behin azoka postuak itxi eta gero egitarauko ekintzak aurrera jarraituko hurrengo astean zehar ere garatuko dira. Maiatzaren 15ean, Lobiano Kulturgunera Gatibu taldeko Alex Sardui hurbilduko da eta musika munduan izan dituen bizipenak kontatuko ditu, bertaratuek aukera izango dute berarekin solasean aritzeko eta hainbat kanta era akustikoan entzuteko. 19:00etan da hitzordua. Ekitaldia interesgarria izateaz gain, doan denez, ermuar eta musika zale guztiek gonbidaturik gaude.
Egitarauari amaiera emateko,urtero legez, Ezekiel Etxebarria saria emango da maiatzaren 16an. Sari hau liburutegiko irakurleek ematen dute, urtean euskaraz gehien irakurritako liburuari ematen baitzaio saria. Aurten Katixa Agirreren "Sua falta zaigu" liburua izan da gehien irakurritakoa eta sariduna eta ostegun horretan gurekin izango da liburuaren egilea, Katixa Agirre. Ekitaldia haur liburutegian izango dugu 19:30etan eta Katixa liburuaren inguruko zertzeladak komentatuko ditu. Hurbiltzen diren irakurleek idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik