Begiralez zuzendutako kirol jardueren maratoia Orbe Kardinalaren plazan

10.05.13
Kirolak

Bizkaiko Orthos zentroak begiralez zuzendutako kirol jardueren maratoia gauzatuko du. Ekimena Orbe Kardinalaren plazan egingo da, arratsaldeko 5etatik gaueko 10etara bitartean. Maratoian hiru espezialitate praktikatu ahal izango dira: cycling -3 saio-, kick power eta aerobic. Antolatzaileek dj-aren emanaldia eta musika zuzenean eta oparien zozketak iragarri ditu. Parte hartzea erraztu eta aitzakiak baztertze aldera, Eremua Akademiak ludoteka zerbitzua eskainiko du. Gaztetxo eta haurrek jolas egiteko, pintatzeko eta sormena lantzeko espazioak izango dituzte.

Izen-emateak hasita daude. Kirol eta saio bakoitzeko 4 euro ordaindu behar da. Interesatuek bizkaia@orthos.es postontzira idatz dezakete edota 944 397 809 eta 663 023 089 telefonoetara deitu. Aldagelak eta dutxak izango dituzte partaideek.

Orthos lanbide heziketa ez arautuko a etengabeko zentro pribatua da, hainbat administrazio eta erakundeen aurrean kreditatua dagoena.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian