Ardoa dastatzen ikasteko jarduera, Lobiano Gastronomi Elkartearen azken proposamena

13.05.13
Gizartea

Lobiano Gastronomi Elkarteak ardoa dastatzen eta bereizten ikasteko jarduera antolatu du: ardo dastatzea. Jarduerari bihar emango diote hasiera –maiatzaren 14an- eta hiru egunetan gauzatuko dute, bihar, eta maiatzaren 17 eta 24ko ostiraletan. Izen emateak 40 euro pertsonako balio du eta aldez aurretik egin behar da, Probaleku Autoeskolan, izen bereko plazan. Egun bakoitzeko bi ordu luzatuko da jarduera. Edukien artean lurralde ekoizleari, barietateari, eta prozesuari hurbilpena egingo zaio. Atal praktikoan berriz, saioko sei ardo ezberdin dastatuko dituzte partaideek.

Maiatzaren 17 eta 24ko ostiraletan saioari amaiera emango diote herriko pintxo eta kazuelatxo lehiaketetako finalerako sailkatu ziren establezimenduen produktuak dastatuko dituzte. Parte hartzaileek amaitzean diploma jasoko dute. Lehenengo saioa –biharkoa- haritz kupeletan ondutako eta ardo onduei dedikatuko zaie. Hizlaria Óscar Cárdenas izango da, Luis Cañas upelategikoa. Bigarren saioan erretserba eta autore ardoei dedikatuko zaie; Luis Valentin Valenciso Upeltegiko enologo eta jabearen eskutik. Azken eta hirugarrenean ardo zuri eta gazteei buruz hitz egingo da, Rodriguez Sanzo upeltegiko Javier Rodriguezen eskutik.

Zehetasun guztien berri izateko, lasterbidez eta PDF formatuan uzten dizuegun esku programa ikusi. On egin!

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko