Uni Eibar eta Toki Garapeneko Alorrak lankidetza eredu berria 'lantzen' ari Izarra Centren

14.05.13
Ekonomi Sustapena

Eibarko Unibertsitatea eta Toki Garapeneko Alorra lankidetza eredu berria lantzen hasi dira aurtengo ikasturtean. Bi erakundeen arteko harremana betidanik estua izan da, (ikasleen praktikak Ermuko Udaletxean, heziketa hitzaldiak, lehiaketak,etabar…) Aurtengoan, horrez gain lan-ildo berria hasi dugu, heziketa ikastegitik ateraz eginkizun konkretu batzuk benetako enpresa arlo batean garatzeko xedez. Horrela, ikasleek lan egin ahal izango dute ikastetxetik kanpo, eremu desberdin erreal batean.

Horrela, lan-ildo berri honetan, Informatika Goi mailako zikloko ikasleek “proiektu” modulua/ikasgai arloan, enpresetan egin beharreko praktikak Izarra Centren egingo, informatika sareak ezarpenarekin bateratuz. Hau dela eta, teknologi hazitegian gelak dituzte, bertan teknologi azpiegitura diseinatzen ari dira eta test/probak egiten dihardute (kableak jarri, switchak, routerrak, Firewall-eak, VPN, Web, Posta zerbitzua, SAN Sistemak, DNSak, etabar), hori guztia gerora enpresetan jarriko baitute.

Bi ikasle yuzz programaren baita dauden enpresa berrietan -Clic&Use eta Acces&Go! Izenekoetan- praktikak egiten ari dira. Clic&Use Cloud computing sisteman garatzen ari den enpresa berria da, multimediazko hodei zentralizatuan oinarrituta dago, sistema honetan gure ordenagailuan egun dugun informazio guztia bildu, partekatu, deskargatu eta erreproduzitzea posible egingo duelarik. Ikasleon laguntza HTML, php, css, xml, programazioan eta segurtasun neurrien ezarpenean datza. Bigarren ikaslea, Acces&Go! enpresaren plataforma web garatzen ari da, enpresa honek erabilerraztasuna bermatuko dituzten ibilbideak berehala ematen ditu.

Ikasleak Izarra Centre-n kokatuta daude, eraikinak bigarren soilaruan coworking egiteko duen gelan kokaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik