Irakurketa-klubak denboraldiari agur esango eta hurrengoa prestatzen hasiko

14.05.13
Udal Liburutegia

Urrian hasi ziren Ermuko Udal Liburutegiak antolatutako helduentzako bi irakurketa-klubak, bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz, hilabete honetan amaitutzat emango dira.

Ekitaldi honen amaiera gisa hilabete honetan irakurketa klubetako partaideek irakurri duten liburuen egileak gonbidatu ditu Udal Liburutegiak azkenengo saioetara. Joan den asteazkenean, hilak 8, Jon Arretxe idazlea izan zen “19 cámaras” liburuarekin ikasturte honetako gaztelerazko irakurketa klubari amaiera eman eta taldean bere irakurketa eta idazketa bizipenak partekatu zituena. Hurrengo astean, euskarazko irakurketa klubean, Harkaitz Cano “Twist” liburuaaren autorea izango dugu hizlari.

Ikasturte honetan gaztelerazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • El bolígrafo de gel verde / Eloy Moreno
  • Si a los tres años no he vuelto / Ana R. Cañil
  • Ismaelillo. Versos libres, versos sencillos / José Martí (poesía)
  • Arrugas / Paco Roca (cómic)
  • Trapos sucios / Angel Lertxundi
  • La edad de la duda / Andrea Camilleri
  • La señora Dalloway / Virginia Wolf
  • 19 cámaras / Jon Arretxe

Ikasturte honetan euskerazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • Eulien bazka / Hasier Etxeberria
  • Ogi hutsa / Mohamed Xukri
  • Ez duk erreza konpai / Koldo Izagirre
  • Udaberri ankerra / Unai Iturriaga
  • Etxeko hautsak / Angel Lertxundi
  • 19 Kamera /Jon Arretxe
  • Zwei Frauen (bi emakume) /Joxean Agirre
  • Twist / Harkaitz Cano

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Saioak Txomin Magdalenak dinamizatzen ditu, durangaldeko beste hainbat irakurketa kluben koordinatzaileak.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gazteleraz eta euskarazko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea eta ingeleseko irakurketa klub berria sortzea aurreikusten du Liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko pasa daitezke udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.