Nola komunikatzen zara? Biolentziarik gabeko komunikazioa
’Emozioak kudeatzen ikasteko’ jardunaldi berria egingo da gure herrian laugarrenez. Maiatzaren 18ko larunbatean izango da eta Izarra Centre eraikinean gauzatuko, goizeko eta arratsaldeko saioak izanik. Titulua Nola komunikatzen zara? Biolentziarik gabeko komunikazioa Ikasi esan nahi duzuna adierqazten. Hobetu komunikazioa zurekiko eta gainerakoekiko. Proposamena ondorengoa da “Hitz egitea edo komunikatzea” (30 €), Diafreo (Integraziorako gorputz Terapia) (10€) eta Biodantza (10€). Izen emateak eta lekua gordetzen hasita daude eta argibideetarako 650227164 telefonora dei dezakegu goizeko 10etatik ordu 1era eta arratsaldeko 5etatik zazpietara bitartean. Halaber, fluyeconlavida@gmail.com posta elektronikora ere idazterik badugu.
Jardunaldian parte hartu ahal izango duten pertsona kopurua mugatua eta, aurrekoan egin bezala, antolatzaileek izen emateak onartuko dituzte larunbat goizean bertan. Egun osorako izen emateak 50 euro balio ditu. Eskaintzan hiru jarduera proposatzen zaizkigu eta guztietan, hainbatean edo batean bakarrik parte hartzeko aukera dugu. Ekimenaren sustatzaile dira Susana Carnicero eta Isabel Santiago gazteak, jarduerak egiteko bertako profesionalekin edo ezinbestean gure herriarekin harremanak dituztenekin kontatzen dutenak.
Ekimen berriak elkartasun kutsu eta ukitua mantentzen du. Egiten duten izen-emate bakoitzetik euro bat emango baitiote ‘Mugarik gabeko Pailazoen Gobernuz Kanpoko Erakundeari (GKEri). Horrelako laguntza eta gizarte erantzukizun ekimenak herrian lanean diharduen talde, elkarte edo GKEren batera bideratu nahi dute hurrengoetan.
Jardunaldira hainbat diziplina ezberdin bildu eta uztartu dira, gorputz nahiz adimen osasuntsu eta hobea eduki ditzagun partaideok. Parte hartu dezaketen pertsonei erraztasunak emate aldera, izen emateak soilik goizerako edo arratsalderako nahiz egun osorako egin daitezkeelarik. Oraingo honetan nahi den saiora joaterik izanen dute partaideek, inskribatzen direnaren zenbatekoa ordainduta bakarrik. Komunikatzea (30 €), Diafreo (10€) eta Biodantza (10€). Proposamenak komunikazio tailerra; diafreo korronteko saioa eta biodantza saio bana dira.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera