Idazle eta sortzaileekin elkarrizketak liburutegian
Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko elkartze hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna sustatzea da.
Maiatzaren 7an, asteartea, Maribel Anda idazleak Hirubegi (Ibaizabal, 2008) liburua eta bere bizipenak partekatuko ditu Eskolabarriko 3. eta 4. mailako ikasleekin. Aitor Aranak, aldiz, aurten ere Ermuan izan dugu gurean apirilean Eskolabarriko 5. eta 6. mailako ikasleekin Erregina bahitua liburuaz (Ibaizabal, 2000) mintzatzen, eta Anaitasuna Ikastolako 4. mailakoekin Lagun berezi bat (Ibaizabal, 2007 ) liburua komentatzen.
Topaketa hauek urtero koordinatzen ditu Liburutegiak eskolekin eta Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzaz antolatzen dira. Ekintzaren onurarik handien lortu ahal izateko aldez aurretik liburua gelan irakurri eta lantzea komeni da. Lan hau eginda emaitza onak lortzen dira, eta horrela erakusten dute aurreko edizioetan jaso diren gogobetetasun inkesten datuei begiratzen badiegu, zeinetan 9ko bataz bestekoa lortu da, 1etik 10era arteko eskalan.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat