Saltoko atleta bizkaitarrek Betiondon kontzentratuko dira

16.05.13
Kirolak

Bizkaiko Atletismo Federazioak atleta kadete eta infantilen kontzentrazioa egingo du asteburu honetan Ermuan. Kontzentrazio horretara deituta daude saltoko espezialitateko atletek (altuera luzera, hirukoitz eta pertika jauzikoak). Kontzentrazioa Betiondon egingo da larunbatean. Bilera horrekin bat, ‘klinik’ saioa edo hitzaldi teknikoa ere deitu dute, atleta eta kirol jarduerarekin zerikusia edo interesa eduki dezaketen pertsonan guztientzat zabalik egongo dena (entrenatzaile, irakasle, IVEF-INEF tituludunek, eta abar…) Hitzaldian denboraldi arrunta nola prestatu, programatu eta planifikatu hizpide izango dute. Saio doan da eta nahi duen guztiarentzat zabalik dago.

Kontzentrazioan zortzi entrenatzailek hartuko dute parte, horiekin bat Monchu Miranda atleta ohia egongo delarik iragarri dute antolatzaileek. Mirandak pertika jauzia egiten zuen, Espainiako errekorra markatu zuelarik eta olinpikoa izatera iritsiz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian