Vértigo Rock jaialdiaren VII. edizioa, asteburuarekin bat dator

17.05.13
Kultura eta Gazteria

Non Servium musika taldeak kontzertua emango du bihar gaur hasiko ditugun Vertigo Rock jardunaldien baitan. Jaialdia Beti Txarto elkartera bilduta dauden herriko musika taldeek antolatu dute. Urtero pil-pilean dauden hainbat musika talde ekartzen dizkigute herrira, horien aurretik eta telonero lanak egiten herriko taldeek aritzen direlarik. Egun nagusian musika ez ezik beste hainbat jarduera ere izanen ditugu herriko plazan, esaterako tatuajeak, haurrentzako tailerrak, eta abar…Emanaldiak doan dira.

Non servium eszena tokira igoko da Stupenda Jones, Multa, Red Blaze, Cohen, Alerta, Akoda''s Bozine, Andrabanda Feminista eta Khous taldeekin batera. Bihar larunbata, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan eta hiriguneko kaleetan.

Aurreko emanaldiak

Non Servium ''Oi!'' lantzen duen taldea da, zeina Madrilgo Móstoles auzoan eratu zena 1997an. Taldeko kide dira Carlos kantaria, Snoker eta Ivi guitarra joleak, Gordo baju jolea eta Niño bateria. Lantzen duten musika ''Oi!'' eta ''Brutal Oi!'' da, punk, street punk eta hardcore punk modalitateko eragin eta ukituekin.

Aurreko asteburuan giroa berotzeko aurre emanaldia egin zen Lurpe tabernan, Síndrome de Peter Pank eta Ero taldeek parte hartuz. Egun nagusia bihar izango da. Gaur Eskilarapekon, emanaldia eskainiko dute La muerte sin capucha eta Skandalo Públicok, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera.

    Maiatzaren 17an, Eskilarapeko ateneoan:

    • Skandalo publiko
    • La muerte sin capucha

    Maiatzaren 18an :

    Goizez:

    • Batukada Feminista: Ermuko Andrabanda
    • Jarduera hainbat ‘txikientzat’

    Arratsaldez:

    • Alerta
    • Akodas Bozine Elektrotxaranga
    • Khous

    Ezkenatokian:

    • Multa InfErmua
    • Red Blaze
    • Cohen Cohen
    • Stupenda Jones Punkrock
    • Non Servium

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira