Grey eta literaturaz kanpoko beste fenomenoen inguruko tailerrak

17.05.13
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak eta Berdintasun Sailak irakurleei zergatik irakurtzen duten irakurtzen dutenaz hausnartzen laguntzeko, genero eta titulu berriak iradokitzeko, aholkuz irakurtzen dutenak estimulatzeko, eta topaketa parte hartzaile hauetaz disfrutatzeko asmotan bi tailer antolatu dituzte. Gidaria Josune Muñoz Eskolastika taldeko kritiko literario eta munduko emakumeen literaturan aditua izango da.

Horrela, maiatzaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Lobianon, Sábes por qué lees lo que lees? tailerra izango da. Saio honen helburua eleberri desberdinak eta beste genero literario batzuk irakurtzen animatzea izango da, gure ohituretan egin behar ditugun biraketatxoaz konturatzeaz. Irakurketa desberdinak dastatu ahal izango dira eta norberaren batzuk ere. Gainera, zailtasunaren arabera sailkatuta, Liburutegiak eta Skolastikak gomendatutako liburuen erakusleihoa egongo da.

Maiatzaren 28an, asteartea, ordu berdinean (18:00), Grey y otros fenómenos extraliterarios tailerraren txanda izango da. Bertan 50 sombras de Grey best seller-ak salmentetan eta irakurzaletasunean suposatu duenaz eta liburu zehatz bat erakargarria izatearen fenomenoaz hausnarketa egingo da. Aldi berean, gure irudimen sexual eta gure harremanak jarrera kritikoaz aztertuko ditugu, egiazko eta berdintasunezko ereduen bila. Gainera, balio literario handiko liburuen zerrenda banatuko da.

Josune Muñoz kritiko literario feminista eta literatura solasaldien dinamizatzailea da duela 15 urtetik. Munduko emakumeen literaturan aditua, emakumeek idatzitako literaturaren zabaltzaile honek bere mintzaldiak eduki didaktikoaz betetzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.