Energia 3D, filma pedagogikoa hogeigarren urteurrenean
Udalak herriko ikastetxe guztiei eskaintzen dien Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak hogeigarren urteurrena betetzen du ikasturte honetan. Hogei urte oparo eta emankor izan dira, esperientzia ona ikasle eta irakasleekin bizitakoa eta ospakizun une honetan, Ingurugiro Sailak hainbat jarduera antolatu ditu ikastetxeetako kide guztiekin konpartitzeko.
Horren ildotik, aurreko astean ikastetxeak gonbidatu ditu “Energia 3D” tituluko filma ikustera. Emanaldia aurreko asteazkenean Antzokian egin da, goizeko eskola orduetan. Bi emanaldia egin dira, bata lehen hezkuntzakoentzat eta bestea, bigarren hazkuntza kideentzat:
- 9:45etan, DBHko 1,2, 3 eta 4. mailako ikasleentzat.
- 11:15etan; LHko 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat.
‘Energia 3D’ izenbereko gaia ikuspuntu pedagogiko batetik lantzen dien filma interesgarria da, nerabe maitemindu biren istorioan oinarriturikoa. Hiru dimentsiotan grabatuta dago. Emanaldian txostena banatu zitzaien bertaratutakoei, filmak ukitzen dituen materiak gelan lasaia aztertu eta landu ditzaten asmoz. Proiekzioetan laurehun ikasle baino gehiago bildu dira: DBHko 226 kide eta LHko 192, hurrenez hurren.
Emanaldi atsegin eta gustukoa izan dutelakoan gaude, ikasleekin lanean jarraitzeko prest gaude.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan