‘Kirolaz Blai 2013’ ekimenerako izen-emateak zabalik
Ermuko UKEk “Kirolaz Blai 2013” kanpaina aurkeztu du. Ekimenak aurten elkarren segidako hamairugarren urtea betetzen du. UKEren presidenteorde den Miguel Ledesmak adierazi duenez ekimen honen helburua “familia-kideen eta horien lan-betebeharren arteko zubia izatea da, uztailan Ermuan dauden eta umeak dituzten familiei jarduera fisikoa eta jolasak uztartzen dituztenei aisialdiko aukera eskainiaz”.
“Kirolaz Blai 2013” aisi eta jolas programa da 3 urtetatik 12ra bitarteko ume eta gaztetxoentzat, kirol zaletasun sustatzen duena eta familiei udan eskolarik ez dagoenean laguntzen diena.Kanpainaren barne bi jarduera daude, batetik, Multiabentura deritzana eta bestetik, udako jolas igeriketa. Lehenengoan, partaideek jarduera aunitz egingo astelehenetik ostegunera bitartean. Bigarrenean aldiz, uretara egokitu, igeriketan ikasi eta igeri egiteko estiloak hobetu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Izena emateak hasi dira, horretarako interesdunek M.A. Blanco kiroldegira joan beharko dira. Izen-emateak ekainaren 19ra bitartean zabalik.
Eskainitako bi aukeren ezaugarri eta datak
“Multiabentura 2013” uztailaren 1etik 18ra bitarteko astelehenetik ostegunera artean gauzatuko da. Ordutegiak hiru ordu barne hartzen ditu, goizeko 10:00etatik ordu batera bitartean. UKEk 81 toki eskaintzen ditu honetan. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 85,50 euro eta abonatu ez direnek: 124,15 euro.
“Udako Jolas Igeriketa”: Ekainaren 27tik uztailaren 24ra, 3 urtetik aurrerako pertsona ororentzat. Maila guztiak emango dira. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 56,25euro eta abonatu ez direnek: 102,25 euro. 3 urtekoen ikastaroa: abonatuek 131,20 euro eta ez direnek 173,90 euro).
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke