Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten 2013ko diru-laguntzen deialdia zabalik

21.05.13
Berdintasuna

Gure Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia zabaldu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko xede duten edozein jarduera-eremutan zuzenean zein zeharka garatzen diren gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko programak edo jarduerak finantzatzen laguntzeko, baldin eta beren jarduerak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak desagerraraztera zuzentzen bada. Ekintzaren helburua emakumeen eta gizonen arteko dauden desberdintasunak gainditzea behar du izan, eta Ermuan indarrean dugun Berdintasunerako Planarekin lotutakoak.

Eskabideak entregatzeko azken eguna ekainaren 3a da, arratsaldeko 15:00etan hain zuzen ere. Eskabide eta agiriak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu bulegoan.

Jarduerak 2013. urtean egin beharko dira, araudian jasotako baldintza baita hori. Diru-laguntzen aurrekontuko diru-hornidura 10.500 eurokoa da eta emakida-prozedura lehiaketa irekia eta banaketa proportzionala bidez izango da. Bai oinarriak eta ordenantza bai beharrezko eskabide eta dokumentuak jendearen eskura daude udal web gune honen bidez. Dokumentu hauetan diru-laguntzak jasotzeko irizpideak agertzen dira. Egitarau edo programaren edukia, Berdintasun udal kontseiluan parte hartzea, gizartearentzat duen interesa, hizkuntza ez-sexista erabiltzea eta genero-perspektiba hitzaldietan erabiltzea positibotzat jotzen dira.

Deialdiaren inguruko argibide eta agiri gehiago.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan