Jardunaldi Gastronomikoetako dastatze-afari eta bakailao lahiaketarako izen-emateak

28.05.13
Gizartea

Jardunaldi Gastronomikoen XIII. edizioa argitaratzear dago. Jardunaldiak ekainaren 10etik 16ra bitartean gauzatuko dira, jardueraz lepo datozkigun sei egun bizi. Guztira sei egun bizi-biziak gozatu ahal izango ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean herriko jatetxeek eskainiko dituzten hainbat dastatze afari, patata frijituak egin eta dastatzeko tailerra gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa arrakastatsua, non 35 establezimenduk parte hartuko duten, bakailao txapelketa eta paella erraldoi herrikoia daude. Zortzi ehun plater prestatuko dira eta biltzen den dirua familiei laguntzeko erabilik oda.

Lobiano elkarteak urtero antolatzen dituen Gastronomi Jardunaldietako jarduera goren eta arrakastatsuenetako bat dastatze-menua da. Aurten afari nagusi hori Kantabriatik datorren Jesus Sanchéz eskainiko du bere taldearekin batera. Sukaldaria ‘Cenador de Amós’ jatetxean dihardu lanean eta hainbat sari eta errekonozimendua jaso ditu. Michelin izar bat eta Repsol Gidako bi eguzki ditu. Afari honetan parte hartzeko interes handia eta leku murritza egoten denez gero, antolatzaileek aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Afaria ekainaren 13an, asteazkenean, eginen da herriko elkarte gastronomikoaren baten egoitzan.

Datorren astelehenean zabalduko dira bakailao eta dastatze-menurako izen-emateak

Lobiano Elkarteak iragarri duenez datorren asteko astelehenean –ekainaren 3an- zabalduko dira bakailao eta dastatze-menurako izen-emateak. Bakailao lehiaketa zabalik dago herriko elkarte gastronomikoetako kidentzat eta baita nahi duten herritarrentzat. Muga hogeita bost bikote izango dira. Izena Probaleku autoeskolan egin beharko da, arratsaldez. Bakailao txapelketa ekainaren 16ko larunbatean ospatuko da, elikagaien azokaren barne. Txapelketarako olioa nahiz arraina antolatzaileek ipiniko dituzte. Horretarako, Elgoibarko Bakailao Alkorta eta Olioa (Sierra Serena) etxeen babesa izango dutelarik. Navajas upeltegiak lehiaketako ardoa jarriko du. Bakailaoa plazan bertan eta denon aurrean prestatu beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik