Tabakorik gabeko mundu eguna: Saiatu, lortu eta partekatu

28.05.13
Gizartea

Tabakorik Gabeko Eguna ospatuko dugu gaur aste artean, Osasunaren Mundu Erakundeak hala erabakita. Ostiralean izango da. Ospakizunaren inguruan ekitaldi eta ekintza ugari gauzatuko dira gaur, edo aurreko egunetan hasitakoei emaiera emango zaie. Eusko Jaurlaritzako kontsumo eta Osasun Sailak Tabakoaren kerik gabeko Astea ospatzen ari da egunotan. Aste honetan hainbat ekitaldi eta ekimen burutuko da tabakoaren keak kutsatutako airean ez egoteak osasunerako daukan onurei buruz herritarrak kontzientziatzeko helburuaz. Horrez gain, osasun alorreko profesionalak motibatu nahi dira prebentzioan aurrera egiten jarrai dezaten eta, erretzeari uko egin eta utzi nahi duten herritarrentzat laguntzak eskaini.

Osasun Sailak eta Drogamenpekotasunen Zuzendaritzak sustatutako beste kanpaina bat AECC Elkarteak burutzen duena da, batik bat gazteei zuzendutakoa. “Hautsi tabakoarekin” leloa du.

AECCren Ermuko batzordeak, Mendaroko Ospitalearen baitan dagoen Debabarrena bailarako OSIarekin eta Pfizer laborategiekin batera mahai informatiboa jarriko du, maiatzaren 31ko ostiral goizean, 10:30etatik ordu 1 eta erdietara bitartean, Zubiaurre kalean.

Mahai horretan AECCko kideek eta osasun zentroko langileekin batera proba fisikoak egitea proposatu eta eskainiko diete kaletik pasatzen diren herritarrei. Probak coximetriak eta nikotinarekiko menpekotasun maila neurtzeko proba izango dira. Jardueraren helburua erretzaileei hori uzteak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie, horretan lagungarri izan dakizkiokeen tratamenduei buruzko informazioa ere emango zaielarik aldiberean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean