Jubilatuen taberna zerbitzua inoiz izaniko baldintza onenetan esleitzeko prozesua hasi da
Nagusien Etxeko taberna-kafetegi zerbitzua esleitzeko enkantera berri hasi berri da. Gaurtik hasi eta ekainaren 12 bitartean proposamenak aurkeztu ahal izango dute esleipendun izateko interesa izan dezaketen guztiek. Kontratua urtebeterako da eta bigarren batera luzagarri izan daitekeena. Proposamena 2.400 eurotik aurrera egin daitezke. Hasieran planteaturiko baldintzak nabarmen hobetu eta jaitsi egin dira, interesaturik izan daitezkeen pertsonen kopurua gehitu eta proposamen ahalik eta gehienak aurkeztu daitezen. Tokiko Gobernu Batzordeak orain aste bete egindako bileran baldintzak hobetzea erabaki zuen, helburu eta jomuga “zerbitzurik onena eskaintzea baita eta horretarako beharrezkoa da lan egin behar duenarentzat interesagarri izatea, gustura izanik kalitateari eta erabiltzaileen arretari mesede egingo baitio”. Organoak ordaindu beharreko kanona heren baten azpitik utziz gain, esleipendunak astean zehar egun bateko atsedena hartu eta abuztuan itxi ahal izatea aurreikusi du.
Iragarki ofizial berria Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAOn) atzo bertan maiatzaren 30eko 101. alean. Horretan proposamenak aurkezteko 15 egun ezartzen dira gaurtik kontatzen hasita. Prozedurari datozen asteetan emango zaio amaiera. Kontratazio atalak prozedura ireki bidez zerbitzua esleitzeko deialdia ireki du, zeinaren xehetasun guztiak jasota dauden Kontratatzailearen Profilean Kontratatzailearen Profilean. Espedienteak 2213/2013 zenbakia du.
Deialdi berriari begira hobetu diren baldintza nagusiak bi dira, ondoren zehazten ditugunak.
- Zerbitzuaren esleipendunak Udalari ordaindu beharko dioen gutxieneko kanona urteko 2.400 €uro izango da (proposamen egileek kopuru hortik aurrerako eskaintzak egin beharko dituzte).
- Zerbitzuaren egutegiari dagokionez, asteko egun batean atseden hartzeko aukera aurreikusi da eta baita abuztuan itxita edukitzeko aukera edo baimena.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera