Emakumeen Topalekua: sormenEkintza espazioa

29.05.13
Berdintasuna

Emakumeen Topalekuan badakigu sormen handiko emakume sortzaile asko daudela Ermuan eta arte-lan eta artisau-lan interesgarria egiten dutela, erakutsia eta aintzat hartua izatea merezi duena: emakume margolariak, ehuleak, zeramikariak, eskultoreak, argazkigileak, diseinatzaileak…

Emakume horien ekarpena ikusarazten lagundu nahi dugu, babestuz eta Emakumeen Topalekua: sormenEkintza espazioa deitu diogun programan parte hartzera animatuz. Emakumeen Topalekua komunikaziorako espazio irekia eta dinamikoa izatea nahi dugu, Ermuko emakumeek egindako lan ezberdinak jendeari erakusteko, dena dela egiten dituzten lanen formatua, oinarria eta konplexutasuna.

Horretarako artista/artisau guztiak gonbidatzen ditugu informazioa eskatzera eta Emakumeen Topalekuan erregistratzera, bakoitzaren datuak (izena, abizenak, helbidea eta harremanetarako telefonoa) eta egiten duten arte-lan motari buruzko informazioa utziz. Telefonoz zein posta elektronikoz jar daiteke gurekin harremanetan, bai eta Emakumeen Topalekura, Izelaieta 12ra, bertara joanez, jendeari arreta emateko ohiko ordutegian (9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, ostiral arratsaldetan izan ezik). Telefono zenbakia: 943 17 10 30, Helbide elektronikoa: casadelamujer@udalermua.net

Gero, denon artean emango diogu forma sormenEkintza espazio honi, bertan gure erakusketak antolatzeko, –te edo kafe batekin- solasaldi batera joateko, arteari generoaren ikuspegitik begiratzeko, beste herrialde eta kultura batzuetako arte-teknika ezberdinak ezagutzeko… aukera izango baitugu. Espero dugu lehenengo erakusketak irailetik aurrera antolatzen hastea.

Ez ezazu galdu aukera hau, zure lanak asko balio du-eta, eta merezi du ezagutzera ematea eta aintzat hartua izatea. Animatu eta etor zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan