Lur-denok proiektua aurkezteko ekitaldia: elikagaien ekoizpen ekologikoa

30.05.13
Ingurumena

Udal ingurumen sailak Lur-denok proiektua aurkezteko ekitaldia antolatu du. Aurkezpena datorren asteko asteazkenean egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Lur-denok: ‘Lur-denok elikagaien –ortuari eta barazkien ekoizpen ekologikoa lantzen duen proiektua da, baratzeetan oinarriturik. Ekitaldia Ingurumen Heziketako udal Zerbitzuak 20. urteurrena bete izangatiko ospakizunen barne txertatzen da. Aurkezpena Mikel Rubiraltak egingo du, zeinak proiektuko partaide den eta prozedura ekologikoei jarraiki baratza lantzen duen. Rubiraltak Lur-denok proiektuaren ibilbidea kontatuko du, 2011ko abenduan eratu zenetik.

Lur denok S.M. Ner group barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da. Euskal Herriko baratzeetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizpenera eta banaketara zuzendutako jarduera duena.

2011ko abenduan sortutako erakundea da, zeina hasieran 160 pertsona eta 21 erakunde bildu zituena. Proiektuaren helburua gizarteari irekita dauden nekazaritza ekologikoko proiektuak helaraztea da, betiere produktu ekologikoen ekoizpen eta merkaturatzea izanik azken fina.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26