Ba al dakazu negozio ideia bat? Izarra Centreren enpresa kudeaketa kurtso berria martxan jarriko dugu

31.05.13
Ekonomi Sustapena

Ekintzaileen kultura sustatzea eta enpresa-sustatzaileei beren negozio ideia garatzen laguntzea Udal Toki Garapen Alorraren egitekoetakoa da. Horretan laguntzeko dugun tresna paregabea trebakuntza da eta horren harira, udal sailak gure herrian egiten den Enpresa Kudeaketarako ikastaroa hasiko du asteazkenean ekainaren 5an Izarra Centren goizez.

Ikastaro berri horrek 30 ordu izango ditu. Enpresa berriak sortu nahi dituztenentzako trebakuntza ikastaro hauek barne hartzen dute, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza gisa emango omen dituen 4000/5000 euro emakumea baldin bazara. Jaso nahi bada behintzat, hori, aurten dekretoa irteten bada behintzat. Toki Garapen Alorrak urtero bezala, aurten ere, diru-laguntza eskatuko dio BFAri. Horrela bada, parte hartzen dutenak Bizkaiko edozein herrian erroldatuta egon behar dira eta enpresa berriak Bizkaian kokatuta behar dira.

Heziketa Izarra Centren egin eta emango da 9,30tatik 14,30ak arte. Interesatuek bi aukera dituzte izena emateko: 943177159 telefono zenbakira deitzea edo mezu elektroniko bidaltzea helbide honetara: nizaguirre@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik