Gazte ibiltaria=euskara sailaren eta Antxitxiketaren proposamen berria DBHko ikasle nerabeentzat

04.06.13
Euskara

Gaztaroak bere xarma du; berezia da oso. Bizitzako gauza guztietan. Aktibitate zoro unea, ezagutzeko, abenturak bizitzeko, hazteko eta gozatzeko une aproposa, batez ere udan eta ikasturtearen ondoren bada. Horiek horrela, aisialdi aukera berria eskaintzeko asmoz udal euskara sailak eta Antxitxiketan taldeak, 13 urtetik 16 bitarteko neskato mutikoentzat programa pilotua antolatu dute, zeinak Gazte ibiltaria izenburua daraman.

Uztail honetan DBHko ikasleentzako prestatutako programa berri bat jarriko dute martxan. Eskolak amaitu eta gazteon aisialdia betzeko asmoz, hainbat eragilek eskatuta eta Aintxitxiketan taldearen lankidetzan Euskara Sailak "Gazte ibiltariak" programa jarriko du martxan. Programa honetan, abentura eta aisialdia uztartzen dira, batetik hiru egunetan zehar gazteei, motxila hartuta, mendi-zeharkaldia bat egitea eskainiko zaie: DBH-3 eta DBH4ko gazteak Ermutik Lekeitiora abiatuko dira oinez hiru egunetan zehar, hasieran Ermutik Markinara, non lo egingo duten eta hurrengo egunean Lekeitiora non beste gaua pasatuko duten. DBH1-2ko gazteek, berriz, Gipuzkoako kostaldera joko dute eta Debatik Getariara, eta hurrengo egunean Getariatik Zarautzera, non azken gaua pasatuko duten.

Antolatzaileen xede da gazteak ondo ibili daitezela eta gure ingurune hurbilena ezagutu eta horretaz gozatzea. Kanpoan bi gaua pasatu ostean, Ermura bueltatu eta azkeneko bi egunetan tailer desberdinak burutuko dituzte Lobianon Kulturgunean. Guztira bost egun, uztailaren 8tik 12ra bitartean.

Programa honek plaza mugatuak ditu, talde bakoitzeko 30a eta gazte gehiago apuntatuz gero zozketaren bitartez esleituko dira plazak. Aurre-inskripzioa Abiapuntuko bulegoetan burutu beharko da ekainaren 10etik 14 bitartean.

Informazio gehiago: Aurkezpena eta datu gehiago ekainaren 6an, Lobianon Kulturgunean, 19:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko