‘Elkartzen gaituena….’ elkartasuna xede duen ekainak 15eko paella erraldoiaren leloa
Berrogeita bost pertsona boluntario, 100 kilo arroz, 100 oilasko, 50 kilo barazki, 50 kilo arrain eta itsaski eta, azkenik, 250 litro salda guztia bustitzeko. Horiek izango dira Gastronomi Jardunaldien baitan ekainaren 15eko larunbatean prestatuko den paella erraldoiaren osagaiak. Paella horretatik 800 plater banatuko dira, bakoitza 4 euroren truke. Paellaren salmentatik biltzen den dirua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden familiei laguntzeko erabiliko da. Paella erraldoia; ekimena bihotz zabala eta, jakia prestatzeko ontzia, aparta: 3 metroko diametroa eta 250 kiloko pisu garbia baititu, osagaiak erantsi aurretik. Paella-ontzi berezi hori, Goierri gipuzkoarretik etorriko da, Ordiziako Altamira auzoan utziko baitugute.
Ekimenaren sustatzaile eta antolatzaile dira Titanic tabernako Jesús Rodríguez eta Lobano gastronomia elkarteko Jesús Portugal, eta horri jarri dioten leloa ‘Elkartzen gaituena’ da. Esan bezala, bere helburua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden hainbat familiei laguntzeko izango da bildutako dirua. Hainbat hilabete daramatzate lanean buruari eta egin beharrekoei bueltak ematen, herri osoan zabaldu nahi dutelako ideia. Hasiera asmo apal eta xumeagoa zuten, baita hainbat bilera egin eta zenbait pertsona batu ondoren, erabakia paella erraldoia egingo dute.
Paela erraldoiarekin eta txistorra pintxoekin bildutako dirua gauza berean erabiliko dira
Azken hilabeteko asteetan makina bat lan egin dute merkatal marka hainbaten laguntza lortu eta horiek produktuak doan eman zezaten, ahalik eta diru gehiena lortzeko asmoz. Biltzen duten dirua udal Gizarte Ongizatearen eskuetan utziko dute, dituzten irizpideei jarraiki bana ditzaten. Hasierako asmoa asko handitu denez gero, laguntza jaso beharrean izan dira eta boluntario andana bildu dituzte, horien herriko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartetik (EMOEtik) jaso dute.
Ticketen aldez aurreko salmenta hasita dago eta horiek eros ditzakegu B. de Dios Iturgintzan (Gipuzkoa Etorbideko 48an), Anboto Burdindendan (Zubiaurre 25ean) eta Maria Asun Lora dendan (Diputazio kaleko 9an). Eta Gastronomi Jardunaldien barneko azokan, ekainaren 15eko goizean, Lobiano Elkarteak izango duen mahaian. Plater bakoitzeko 4 euro ordaindu beharko dira eta horren truke paella, ogia, ura edo ardoa eta kafe dastatzeko aukera izanen dugu. Paella arratsaldeko 3etatik aurrera zerbitzatuko da. Antolatzaileen mahaian ipiniko dituztela iragarri dute, jendea erosoago jaterik izan dezan.
Zero ilara egongo da eta, jada, ticketak salgai daude
Antolatzaileek ‘Zero lerroa’ deritzana jarriko dute, paella jatera etorri ezin duten guztiek helburuarekin bat egiterik izan dezaten. Zero lerroko ticket bakoitza euro 1 salduko dira.
Hori gutxi balitz, arratsalde horretan antolatzaileek gain hartuko dute Lobiano elkarteak urtero egiten duen bakailao lehiaketa eta txistorra pintxoen banaketa, bildutako dirua helburu berbererako erabiliko dutelarik. Txistorra pintxo bakoitzeko 1,5 euro ordaindu beharko da eta horrekin bat ura edo ardoa emango digute.
Ekainaren 15ean Orbe Kardinalaren plaza usaiez, zaporez eta ermuar solidarioez beteko da seguruenik. ‘Elkartzen gaituenaren…’ adierazle izanik.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean