Imagen
Patata frijituen tailerra haurrentzako Liburutegian
06.06.13
Udal Liburutegia
Urtero bezala aurten ere Gastronomia Jardunaldiak Haur Liburutegian izango dira gastronomia gazteei hurbiltzeko asmotan. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, Udal Liburutegiaren laguntzaz, patata frijituak tailerra antolatu du. Ekimen hau ekainaren 11an, asteartea, egingo da, arratsaldeko 18:00etan Haur Liburutegian, eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua egongo da.
Tailerra Elkartekideek gidatuko dute, eta umeek merkatuan eros daitezkeen ontziratutako hainbat patata frijitu mota bereizten ikasiko dute, euren osagarri eta ezaugarriak eta berauek dastatzeko aukera izango dute.
Plazak mugatuak dira. Izen ematea Liburutegian bertan, biblioteca@udalermua.net helbidean edo 943179212 telefonora deituz egin daiteke.
Lotutako albisteak
Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat