Iñaki Galparsoro ‘Gadifot’ argazkilariaren heriotzak atsekabea piztu du herrian
Ermua saminez esnatu da gaur goizean, Iñaki Galparsoro ‘Gadifot’ argazkilari eibartarrak bizia galdu duela jakin duenean. Iñaki bart gauean zendu da motorrarekin GI-627 errepidean eta gaueko hamaika eta erdietan Soraluzen istripua izan ostean, Segurtasun sailak aditzera eman duenez. Azken urteetan erabiltzen zuen BMW 650 motorra Bergararanzko norabidean zihoala errepidetik atera eta kolpatu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Ertzaintzak herritarron eta lekuko izan daitezkeenen laguntza eskatu du, istripua argitu ahal izateko. Laguntzaileek Gipuzkoako Trafiko Unitatera eta bertako 943539119 telefono zenbakira deitu dezakete. Gorpua Donostiako auzitegiaren patologia zerbitzura eraman dute.
Argazkilari eibartarra bere kontura lanean hasi zen 80. hamarkadan eta ordutik denda eta estudio izan ditu Ermuan, batez ere erreportaje sozial eta erretratuak landuz, argazkilaritza publiziatarioa alboratua utzi gabe, horretan betidanik mantendu baitzen, berarentzat pasioa zen alorrean lan eginez. Iñakik hogeita hamar urte baino gehiago eman ditu hertsiki loturik gure herriarekin, herriko bizitzan buru belarri murgilduz lanaren bidez eta ‘Zulua’ lagun koadrilaren bidez. Laurogeigarren hamarkadaren amaiera eta laurogeita hamarraren hasieran ‘El Diario Vasco’ egunkariarentzat kolaboratzaile gisa argazkiak atera eta argitaratzen zituen, herriko kronika eta orrialdeen lagungarri. Estudioko eta industri argazki eremuko lan asko egindakoa da, hainbat katalogo, argitalpen eta foiletoen argazkiak egin baitzituen. Bere bezeroen artean, herriko ‘Cuchilleria del Norte’ enpresa eta ‘Eroski’ izanik, beste askoren artean.
Iñakik 65 urte zituen eta aurten erretiroa hartu du, Aste santuaren bueltan itxiz komentukoa kaleko denda. Nolanahi ere, denda eta estudioaren lokalak ere mantentzen zituen eta ohikoa zen gure herriko kaleetan ikustea.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera