Zubiaurreko autobus geltokia lekuz aldatu da trafikoa eta segurtasuna hobetzeko

07.06.13
Erakundea

Ermutik Ondarroara doazen autobusek geltoki berria dute Ermuko Zubiaurre kalean , zegoena baino metro batzuk aurrerago jarri dena. Aldaketaz geroztik, bidaiariek Zubiaurre kaleko 38 etxabearen parean igo eta jaitsi beharko dute, Malengo elkartearen aurrez aurreko gunean. Geltokia eta hori baino lehenago dagoen zebra bidearen jarraiki jarri da, sartu eta irteera maniobrak errazte aldera eta, horri esker, segurtasunean irabazi egingo da gidariak ez baitu galtzadan gelditu beharko trafikoa oztopatzen. Aldaketa honen jatorria Udalbatzak otsailaren 27ko Osoko Bilkuran aho batez hartutako akordioan datza, non Bizkaiko Foru Aldundiari hobekuntzak egiteko eskaria onartu zuten.

Udal talde guztien oniritziaz, idatzi hartan lau gauza eskatzen zitzaizkion Aldundiari; BI-2301 errepidean eta asteroko merkatu txikiaren pareko espaloian Ondarroa-Ermua-Bilbao lineako autobusentzat markesina jartzea; alderantzizko noranzkoan geltokia Zubiaurre 50etik 38 etxabeko parera jaistea; zerbitzua zenbait lineetan areagotzea eta autobusen flota berritzea. Aldundiko Garraio zuzendariak orain egun gutxi erantzun dio idatziari, geltoki aldaketa baimenduz eta markesina jarriko dutela hitz emanez. Zenbait ordu eta lineetan zerbitzu gehiago jartzeari buruz egoera eta beharra aztertzen daudela diote eta flota jada berritzen dihardutela gehituz, horretan inbertitzen ari baitira.

Aste honetan eta eguraldia lagun izan dugula aprobetxatuz geltoki berriaren espazioa hustu eta egokitu egin da, zuhaitzak inausiz, gunea pintatuz eta seinale bertikala jarriz. Ermutik Ondarroara doan linearentzat ez da Markesinarik jarriko, espaloia estua delako eta egiturak eskaintzen duen babesa eraikinak berak dituen arkupeek eskaintzen dutelako. Aldiz, beste noranzkoan eta asteroko merkatu txikiaren alboan dagoen espaloian bai jarriko da. Markesina hori Foru Aldundiak jarriko du indarrean dagoen hitzarmenari jarraiki, unitate berriak erosten dituenean, une honetan existentziarik ez duelako.

Geltokien kokapen orokorra eta berrearen zehetasunak jasotzen dituzten planoak

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere