Udako ikastaro trinkoetarako matrikulak zabalik herriko euskategietan

07.06.13
Euskara

Herriko euskaltegi biek udako ikastaro eta trinkoen eskaintza ezagutzera eman dute. Udal Euskaltegiak eta Kaltxango AEK izen emateak hasita dituzte. Biek ohar informatiboak kaleratu dituzte, etxebizitzetako portaleen bitartez zabalduz.

Udal Euskaltegiak irailerako ikastaro trinkoa antolatu du, urriko azterketa jomuga izanik. Hiru dira eskaintzen dituen udako ikastaroak; lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizuneko proba edo bere baliokidea den EGA prestatzeko. Ikastarook lau astez jarraian gauzatuko dira eta 80 ordu hartuko ditu, eguneko lau orduko erritmoan. Ikastaroan goizez nahi arratsaldez egin daitezke. Goizean 9etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Ikastaro horiei irailaren 2ean emango zaie hasiera eta irailaren 27an bukatuko.

Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoek udal euskaltegiko bulegotik pasa daitezke (Teresa Murga eraikineko 2. Solairuan) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 09 25 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez. Matrikulazio aldia uztailaren 5ean itxiko da.

Kaltxango AEK-k ekaina eta uztaila arteko ikastaroak proposatzen ditu eta, baita irailerako

Kaltxango AEK-k berriz 80 orduko ikastaroak proposatzen ditu ekaina eta uztailean egiteko, goizeko eta arratsaldeko ordutegian. Hauek lehen eta bigarren maila eta hobekuntzakoak izango dira. Iraileko trinkoa aldiz, EGA edo C1 prestatzekoa izango da. Ikastaroa irailaren 2tik 27ra bitartean gauzatuko da eta 100 ikastordu izango ditu. Kaltxangoren azterketa urrian izango da baita ere.

Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoek Kaltxangoko bulegotik pasa daitezke (Bizkaia Etorbideko 13an) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 19 40 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez. Matrikulazio aldia ekainaren 14an itxiko da.

Eskaintza bakoitzaren xehetasun guztiak argitaratu dituzte orrietan uzten dizkizuegu, PDF formatuan eskainiz beherago.

El detalle completo de cada oferta en las hojas informativas en formato pdf que adjuntamos abajo. Hortaz, Euskara ikasi, sendotu edo hobetzeko aukera paregabe hau ez utzi pasatzen!

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik