‘2013ko Pintxo’ lehiaketaren barne, proposamenik onena aukeratzeko herri bozka zabalik

10.06.13
Gizartea

‘‘2013ko Pintxo’ lehiaketaren barne, proposamenik onena aukeratzeko herri bozka zabalik izanen da gaur arratsaldetik larunbatera bitartean, zeina aurtengo Gastronomi Jardunaldien barne txertatzen da. Herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa gaur arratsaldetik zabalik izango da. Aurtengoan ere herritarrek pintxorik onena aukeratzeko bozka elektronikoa erabili ahal izango dute, udal web-gune honetaz baliatuz. Nolanahi ere, ohiko bidea eta papera erabili nahi dutenek ere aukera izango dute, larunbateko azokan Orbe plazan ontzi bat jarriko baita (ordubiak arte edalontzien saltokian). Herri bozka honetan parte hartzen duten pertsonen artean produktuen sorta bat zozketatuko da.

Aurtengoan hogeita hamazazpi tabernek parte hartuko dute pintxo lehiaketan. Epaimahaikide izango dira Durangon dagoen ‘Kobika’ jatetxeko Iñigo Kortabitarte, Arrazolako ‘Makatzeta’ jatetxeko Carlos Gulín. Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduak eta horietako bakoitzak aurkezten duen proposamenaren argazkia ondorengo taulan agertzen dira.

Bozketara sartu

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude