Ermua K.Eko alebinak Azpeitiko Iraurgi CUP Adiskidetze Txapelketaren fase finalerako sailkatu dira

10.06.13
Kirolak

Azpeitiako adiskidetze Txapelketa Iraurgi Cup deritzananaren fase finala jokatuko dute Ermua Futbol Taldeko alebinak, futbol 8 modalitatean. Gorritxoek aurrera jarraitzeko txartela lortu zuten sailkapen fasean. Fase finalera sailkatu diren taldeak lau dira Vasconia, Barakaldo, Bansander y Ermua K.E. Horiek eta estatuko klub nagusienekin bat arituko dira nor baino nor datorren asteburuan, ekainaren 15eta 16an. Ermuarrek txapelketan parte hartzera gonbidatuak izan ziren eta beste 25ekin lehiatu ondoren sailkapena lortu zuten ekainaren 2an, Euskadiko eta inguruko erkideetako beste 12 talderekin jokatu eta gero.

Esan bezala datorren asteburuan fase finalean arituko dira estatu mailan handi diren beste 24 talderekin batera. Handi horien artean eta besteak beste, ondorengoak daude Real Madrid, Valencia, Barcelona, Valladolid, Sporting de Gijón, Villareal, Atco. de Madrid, Málaga, Sevilla, Athletic, Osasuna, Español, Rayo Vallecano. Bigarren urteko alebinen taldea -2001. urtean jaiotako futbolariek osatzen dute. Taldean ondokoek egokitu zaizkie FC Barcelona, Málaga FC, Osasuna, Sporting de Gijón eta Donostiako Antiguoko taldea.

Iraugi Cup txapelketaren helburua gazte kirolariei baloreak eta bizitza modu positiboak ematea da; talde lana, ahalegina, gainditzea, adiskidetasuna, eta diziplinarekin batera. Txapelketan parte hartzea aukera paregabea da estatuan dauden futbol eskola handienen lana hurbiletik ezagutzeko. Mutikoek estatuko talde onenekin jolasteko aukera edukiko baitute, beraiekin otorduak egin, instalazio on batzuetan jardun eta gozatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan