Kirol zinegotzigoaren 2013rako laguntza eta diru-laguntza deialdia zabalik

11.06.13
Kirolak

Kirol zinegotzigoak aurtengo laguntza eta diru-laguntza deialdia iragarri eta zabaldu du. Aurtengoan laguntzak eskatu ahal izango dira hiru gauzetarako: batetik, kirol egiturak egonkortzeko edo horiek garatzeko; kirol ekitaldi esanguratsuak antolatzea eta, bestetik, ezohiko kirol ekitaldietan parte hartzea. Alorrak zeregin horretarako duen aurrekontua hurrenez hurren 42.300 euro dira, 16.842 eta hirugarrenerako 6.300, hurrenez hurren. Deialdia argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 106. alean, ekainaren 4ko martitzenean, eta zabalik mantenduko da ekainaren 27ra artean, hori barne. Deialdi honetara proposamenak aurkez dezakete nahi duten herriko elkarte, talde eta kirol entitateek.

Eskabideak internet bidez izapidatu daitezke, webgune honen egoitza elektronikoaz baliatuz, edo zuzenean paperak M.A.Blanco udal kiroldegiaren bulegoetan aurkez daitezke astelehenetik ostiralera goizez zortzi eta erdietatik ordu bi eta erdietara bitartean eta, arratsaldez, lauretatik seietara bitartean, ostegunera artean soilik. Halaber, Abiapuntuko udal bulegoan ere eskabidea entregatzerik badago, lanegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Deialdiaren xehetasun guztiak eta eskabide ereduak ikus eta behera ekarri daitezke web korporatibo honetatik bertatik, iragarki ohol digitalera joan eta bertako diru-laguntza atalean sartuz gero. Halaber, horretara ailegatzeko guk beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura zuzena egin diogu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da