Ongizateko jardunaldia: sentitzeko eta etena egiteko

11.06.13
Gizartea

’Emozioak kudeatzen ikasteko’ jardunaldi berria egingo da gure herrian bosgarrenez. Ekainaren 15eko larunbatean izango da eta Izarra Centre eraikinean gauzatuko, goizeko eta arratsaldeko saioak izanik. Izen emateak hasita daude eta argibideetarako 650227164 telefonora dei dezakegu goizeko 10etatik ordu 1era eta arratsaldeko 5etatik zazpietara bitartean. Halaber, fluyeconlavida@gmail.com posta elektronikora ere idazterik badugu.

Jardunaldian parte hartu ahal izango duten pertsona kopurua mugatua eta, bigarrenez, antolatzaileek izen emateak onartuko dituzte larunbat goizean bertan. Egun osorako izen emateak 30 euro balio ditu, nahiz eta eskaintzak merkatuan 80 euroko prezioa duen, hau da ia hiru aldiz gehiago. Eskaintzan lau jarduera proposatzen zaizkigu eta guztietan, hainbatean edo batean bakarrik parte hartzeko aukera dugu. Ekimenaren sustatzaile dira Susana Carnicero eta Isabel Santiago gazteak, jarduerak egiteko bertako profesionalekin edo ezinbestean gure herriarekin harremanak dituztenekin kontatzen dutenak.

Ekimen berriak elkartasun kutsu eta ukitua ere izanen du. Egiten duten izen-emate bakoitzetik euro bat emango baitiote ‘Mugarii gabeko Pailazoen Gobernuz Kanpoko Erakundeari (GKEri). Horrelako laguntza eta gizarte erantzukizun ekimenak herrian lanean diharduen talde, elkarte edo GKEren batera bideratu nahi dute hurrengoetan.

Jardunaldira hainbat diziplina ezberdin bildu eta uztartu dira, gorputz nahiz adimen osasuntsu eta hobea eduki ditzagun partaideok. Parte hartu dezaketen pertsonei erraztasunak emate aldera, izen emateak soilik goizerako edo arratsalderako nahiz egun osorako egin daitezkeelarik. Oraingo honetan nahi den saiora joaterik izanen dute partaideek, inskribatzen direnaren zenbatekoa ordainduta bakar-bakarrik, Jarduera bakarrak 10 euro kostako da, bik 15, hiru 20 eta egun osoko lauretan egon nahi duen pertsonak 30 euro ordainduko ditu. Proposamenak tai-chi; Reiki, Diafreo eta coatchingeko saio bana dira.Horrez gain, bi etenaldi egingo dituzte kafea hartzeko eta plazara hurbilduko dira paella erraldoi eta solidarioa dastatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera